Gure marka
ITSASOKO, “itsasotik ekarritakoa”, geure ama hizkuntzan jarritako marka. Gure jatorriari egiten dio erreferentzia, gure inguruarekiko errespetuan oinarritutako gauzak egiteko modu bati, eta balioa ematen die kalitate handiko produktuak egiteko darabiltzagun lehengaien jatorriari.
Gure historia
Gure historia lotuta dago Kantauri itsasoko kostaldearekin, eta, bereziki, Hondarribiarekin. 1997tik egiten ditugu arrainetik eta itsaskitik eratorritako produktuak, guztiz naturalak, kontserbagarririk eta koloratzailerik gabe.
Gure lehengaiak jatorri onenetatik datoz beti, egunean-egunean eta modu artisauan arrantzan dabiltzan itsasontzi txikietatik.
Gure helburua da arrantza artisau, jasangarri eta arduratsua babestea, espeziea errespetatzen duena, arrantzaren ondoren leheneratu dadin.
Gogoko dugu su eztian kozinatzea, presarik gabe, garaiko produktuekin, horrela bakarrik bermatu baitaiteke gure produktuen zapore eta freskotasun gorena.