

“Gure Zapore basatiak itsasotik datoz, egunero-egunero modu artisauan, jasangarrian eta arduratsuan arrantzatzen duten ontzi txikietatik”.
Txangurro betea
Donostiar erara, bere oskolean
Txangurro izpitua
Mami zuria eta korala
Arrain eta itsaski

Hanburgesak

Txangurro betea donostiar erara, bere oskolean



Txangurroak bizirik jasotzen ditugu, eta ohiko labe batean egosten ditugu, lurrunez. Horrela, egostean mantenugai guztiak gordetzen dituzte. Mamia eskuz kentzen zaie, eta hori da bere oskolean aurkezten den errezeta tradizionalaren oinarria.
Formatuak



Denda

Jatetxea

Txangurro izpituak eta txangurro betegarria



Gure txangurro izpitu % 100 naturala egokia da hainbat errezetarako, adibidez, txangurroa donostiar erara, legatz betea, krepeak, piper beteak, txangurro krema eta abar egiteko.
Formatuak



Denda

Jatetxea

Arrain eta itsaski

Primerako arraina dugu, sukaldaritza aparterako. Pasaiako, Hondarribiko eta Donibane Lohizuneko lonjetatik gertu gaudenez, arrain freskoak eskura ditugu. Goi mailako arrainetan espezializatu gara, esaterako, erreboilo basatietan, bisiguetan, legatzetan, mihi arrainetan, kabrarroketan, zapo beltzetan, muxumartinetan, barbarinetan, lupia basatietan eta garaian garaiko arrainetan.

Hanburgesak



2022an garatzen